Korrika berezia izaten da legazpiarrontzat eta hori larunbatean argi gelditu zen, izan ere, bereziki jendetsua izan zen aurtengo edizioa.
Oñatitik 5:45 aldera iritsi zen Legazpira eta hortik aurrera Zumarragara iritsi arte eragile ezberdinek eraman zuten lekukoa.
Hona hemen Legazpiko Korrikaren bideo osoa, une polit hau gogoratu ahal izateko.