Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie uztailean.
Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du bihar, astelehenean.
Bi modutara aurkez daitezke eskaerak:
1) Egoitza elektronikoaren bidez: Honetarako, tramitazioa hasi aurretik eskaera orria deskargatu eta beteta izan behar da egoitza elektronikoan atxiki ahal izateko.
Egoitza elektronikora sarbidea
2) Eskaera-orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta
Izena emateko epea: martxoaren 25etik apirilaren 12ra, biak barne.