Gizarte Segurantzaren datuen arabera, gaur egun 2.457 pentsiodun legazpiarrek 1697,02 euroko batez besteko pentsioa jasotzen dute hilean. Kontuan hartuta Euskadiko batez bestekoa 1.485 €-koa dela eta Gipuzkoakoa 1.471 €-koa, esan dezakegu 1.000 biztanletik gorako udalerrien artean Legazpik duela Euskadiko batez besteko pentsio handienetako bat; ahaztu gabe, gainera, Euskadi dela estatu osoan pentsio altuenak dituen erkidegoa.
Hala eta guztiz ere, eta datu hori gorabehera, ez dugu ahaztu behar badirela pentsio baxuak dituzten herritarrak ere, eta gure kezka eta ardura da pertsona horiengana iritsi ahal izatea, haiei laguntzeko. Horretarako, gaur egun gizartea babesteko tresna bat dugu: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Errenta horren helburuetako bat pentsio txikienak osatzea da, betiere baldintzak betetzen badira.
Legazpin, 2457 pertsonatik 26k kobratzen dute gaur egun osagarri hori, hau da, guztizkoaren % 1,05ek. Ehuneko txikia dela iruditzen zaigu eta laguntza hori pertsona gehiagok behar dutela edo jaso dezaketela laguntza uste dugu. Horregatik, pentsio baxuak dituztenak kontsulta egitera animatu nahi ditugu ea DSBEren osagarri horren onuradun izan daitezkeen egiaztatzeko.
Gogorarazi nahi dugu prestazio hori Lanbideren bidez kudeatzen dela, baina Udalak behar dutenei orientazioa ematen die Gizarte Zerbitzuen bitartez. Era berean, Udala, udalerriko hainbat elkarterekin lankidetzan, mezu hori ahalik eta legazpiko gehienei helarazten saiatuko da. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu herriko elkarteei emandako laguntzagatik eta lankidetzagatik.