Euskal Herri osoan zabaltzen ari den identifikagarria dagoeneko Legazpiko hainbat establezimendutan ikus daiteke. Horietan, legazpiarrok bermatuta dugu euskararen ulermena.
Zer da?
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortutako marka bateratua da eta herritarrek euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra.
Helburuak
- Euskararen erabilera sustatzea, merkataritzaren sektorean eraginez.
- Herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatu eta bermatzea.
- Euskal hiztunen nahasmen eta estres linguistikoa murriztea.
- Euskararen biziberritzearen inguruan, kontzientziazioa eta konpromisoak sustatzea.
Establezimenduek bete beharreko baldintzak
- Establezimendua zabalik dagoen bitartean, gutxienez, zerbitzua euskaraz emateko gai den langile bat izatea.
- Establezimenduko langile orok, euskal hiztuna izan edo ez, euskara erabiltzen duen bezeroari edota kontsumitzaileari lehen hitza eta azken agurra euskaraz egitea.
- Kontsumitzaileari euskara erabiltzeko aukera bermatzea une oro, hau da, bezeroa ez da hizkuntza aldatzera behartuko.
Herritarrak
Euskal Herriko herritar orori zuzendutako ekimena da, euskaraz bizi nahi duten edota euskarekiko konpromisoa duten norbanako guztiei zuzendutakoa.
- Establezimenduaren erakusleihoan Euskaraz barra-barra ikur identifikagarria ikusten baduzu, egin ezazu euskaraz.
- Establezimenduaren barruan langile asko baldin badaude, bilatu ezazu Euskaraz barra-barraren identifikagarria duen langilea eta hitz egin euskaraz.