OLARIA izeneko bereizgarria, urtean zehar, edo ibilbide osoan zehar, Legazpiren garapenaren alde egin den eta gehien nabarmendu den ekimen edo jarduera sozialari ematen zaion saria da.
Legazpiar guztiek edo herriko elkarteek saria joso dezakeen izangaia proposatu dezakete, bidezko arrazoiak azalduz. Horretarako, Udaletxeko HAZ bulegora jo dezakete otsailaren 29 baino lehen.
Epaimahai bat eratuko da. Alkatea izango da epaimahaiburu, eta kide hauek izango ditu: udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat, azken edizioko irabazlea edo irabazleak eta udalerriko elkarteetako beste hiru ordezkari. Elkarteetako hiru ordezkari horiek urtero txandakatuko dira, eta zozketa bidez hautatuko dira.
Epaimahaiak OLARIA saria nork jasoko duen proposatuko du. Proposamen hori martxoko Bozeramaileen batzordean jorratuko da, eta martxoaren Osoko Bilkurara eramango da onartzeko.
Urtero bezala, OLARIA saria maiatzaren 3ko ezpata-dantzaren ondoren emango da.
OLARIA sarirako hautagaitzak ondorengo inprimakiaren bidez proposa daitezke, LegazpiOn APPan aurkeztuz, edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) dagoen hautestontzian utziz.
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2024ko otsailaren 29a da.
Aurkeztu zure hautagaria eta zergatia