Astelehenean, udaletxeko batzar aretoan, 2024rako egutegia aurkeztu zen. Gaur bertan hasiko da banatzen eta Legazpiko etxe guztietara iritsiko da.
Burdinola elkarteak emandako Ignacio Agirre Montegiren (1861-1942) argazkiei esker, zalantzarik gabe, 2024ko egutegi dotorea izango dugu. Gorka Gomez argazkilari legazpiarraren lanari esker, hasieran zuri-beltzean zeuden argazki horiek bizia hartu dute eta Euskaltegiko zuzendari Gurutze Arrietak testuak idatzi ditu.
Bestalde, oraingo honetan ere ez dira igarkizunak faltako, eta orain arte egin den bezala, herritarrek parte hartu ahal izango dute hilero egiten zaizkien galderei erantzunez, gure herria hobeto ezagutzen duten era berean. Hilabete bakoitzeko parte-hartzaileen artean 50 euroko zozketa egingo da Legazpiko saltokietan gastatzeko.