pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroko datu meteorologikoak Legazpin
04
Abe
2023

Azaroko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 11,12 ºC-koa izan da

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu datuak eta datu horiek AEMETera, Estatuko Meteorologia Agentziara, bidaltzen dira.

 

Datu horien arabera, azaroan 203,20 litro euri egin du, azaroko batez bestekoa baino pixka bat gehiago. 1946. urtetik urteko hilabete euritsuena izan ohi da azaroa. Urteko euri-metaketa 1.157,40 litrokoa da.

 

Azaroan, 31 egunetatik 25etan euria egin du eta 10 egunetan ihintza egon da. Tenperatura altuena azaroaren 12an eta 13an izan genuen, egun horietan termometroek 20 ºC erregistratu baitzuten; kontuan izan behar da urriaren 1ean 32,5 ºC-koa izan zela tenperatura maximoena. Legazpin 1957tik aurrera erregistratzen dira tenperaturak eta azaroko tenperatura maximoena 1998an jaso zen, 29,5 ºC-rekin.

 

Bestetik, tenperatura minimoena azaroaren 25ean eta 26an jaso da, bi egun horietan 0,5 ºC-koa izan baitzen tenperatura. Edozelan ere, azpimarratu behar da nabarmen gainditu dugula azaroko batez besteko tenperatura (9,50 ºC).

 

Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagako estazio meteorologikoan (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira, eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten horren edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzarekin, Goenagako estazio meteorologikoan 1946az geroztik bildutako datuak azter daitezke.

 

Bestalde, gogoratu behar da Eustaten webgunean Legazpiri buruz dauden datuak ezagutzeko beste atal bat dagoela. Bertan, gure herriari buruzko hainbat datu azter ditzakezu: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta, etab.

Albiste guztiak