pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zer egin Lurreko Telebista Digitala (LTD) arazorik gabe ikusteko
17
Aza
2023

Zer egin Lurreko Telebista Digitala (LTD) arazorik gabe ikusteko

Azaroaren 30ean amaituko da egin beharrekoak eskatzeko epea

Gure zonaldean belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzua (4G eta 5G) abiatu ondoren, baliteke lurreko telebista digitala (LTD) ikusteko arazoak izatea. Arazo horiek konpontzeko, LLEGA700 erakundeak beharrezkoak diren jarduketa teknikoak egingo ditu LTD erabiltzaileen harrera-instalazioetan, interferentziek izan ez ditzaten. Jarduera horiek doakoak dira eragindako herritarrentzat.

 

Prozesu hori arautzen duen Ministro Aginduaren arabera, LTDaren erabiltzaileek telebista ikusteko arazoak izanez gero, sei hilabeteko epea dute arazoak konpontzeko egin beharreko jarduketak eskatzeko. Epe hori telefonia mugikorreko estazioak zerbitzuan jartzen diren egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Hala, azaroaren 30ean amaituko da doako jarduketa horiek eskatzeko epea, 4G eta 5G nodoek eragin ditzaketen kalteak konpontzeko.

 

Gogoan izan gorabehera edo arazo horiek konpontzeko honako doako telefono-zenbakira deitu beharko dela: 900 833 999.

Albiste guztiak