Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka bateratua sortu dute: Euskaraz barra-barra du izena, eta euskararen lurralde guztietara zabaltzen ari da. Euskaraz Barra-barra markarekin bat egin duten udalerrien artean daude Urola Garaikoak, tartean, Legazpi.
Ekimen horretatik abiatuta, “17. logela”, Nerea Ibarzabalek sortutako Ihes Gela (Scape Room) euskaraz jarduera aurrera eramango da Urola Garaia eskualdean, abenduaren 8, 9 eta 10ean, Zumarragako Euskal Herria plazan eta hau da kontutan hartu beharreko informazio orokorra:
Hartzailea: 16 urtetik gorakoak
Ordutegia:
- Ostiralak: 17:00-21:00
- Larunbatak eta igandeak: 10:00-14:00 / 17:00-21:00