Hiru ekitaldiko opera da. Musika Antonin Dvoràk-ena (1841-1904) eta libretoa Jaroslav Kvapil (1868-1950) txekiarrarena. 1901eko martxoaren 31n eskaini zen lehen aldiz Praga hirian. Operaren izenburua mitologia eslaviarretik dago hartuta; Rusalka lakuetan edo ibaietan bizi den ur-izpiritua da. Libretoa Jaroslav Kvapil poetak idatzi zuen bere kasa, beste inork eskatu gabe. “Rusalka” libretoaren literatur iturriak obra desberdinetan oinarritu dira; adibidez, Karel Jaromir Erben eta Bozena Nemcová idazleen maitagarrien ipuinetan eta baita argumentu desberdineko bi obratan ere: “Sirenatxoa” Hans Christian Andersen idazlearena eta “Urperatutako kanpaia” Hauptmann idazlearena. Obra bietan ageri dira kontrajarritako bi mundu, erreala eta magikoa, eta maitemindu bat, ondina kasu batean eta kanpai-urtzailea bestean.
PERTSONAIAK
|
Ninfa, printzea maite du |
Soprano |
|
Rusalka maite du |
Tenore |
|
Rusalkaren aita eta ur iratxoa |
Bajo |
|
Sorgina |
Kontralto |
|
|
Soprano |
Orchestra and Choirs of the Opéra National de Paris
Zuz.:James Conlon
Parisgo Opéra Nationalean grabatua, 2002
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.