Irailean zehar, kultur etxeko erakusketa gelan, dendetako erakusleihoetan ikusgai egon ziren Legazpiko denden argazki guztiak ikusteko aukera eskaintzen dizuegu.
Zegozkien galdera eta erantzun zuzenak dituzten argazki horiez gain, Lenburrek ekarritako irudi berriak ere ikusgai jarriko ditugu.
Erakusketaren helburua da tokiko merkataritzari eta merkataritzak urteetan zehar izan duen ibilbideari ikusgarritasuna ematea, eta batez ere, herritarrak kontzientziatzea, guztion buruetan honako galdera hau iltzatuz: zer gertatuko da merkataritzarekin 10 urte barru?
Ilintitik erakusketara hurbiltzera animatzen zaituztegu.