pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Organo zikloa: azken kontzertua Matias sagredasekin
25
Mai
2023

Organo zikloa: azken kontzertua Matias sagredasekin

Igandean, maiatzak 28, 19:00etan Parrokian

 

Igandean izango du amaiera Legazpiko Parrokiak sustaturik gauzatzen ari den aurtengo Organo musika zikloak.

 

MATIAS SEGREDAS izango da organo-jotzailea:

Buenos Airesen jaio zen, eta piano-ikasketak egin zituen Carlota Faedo, Alicia Romanelli eta María Laura del Pozzo irakasleekin. Arteen Unibertsitate Nazionalean Musika Arteen Lizentziatura lortu zuen, organoan espezializatuta, Luis Caparra irakaslearen tutoretzapean. Graduondoko ikasketak egin zituen Euskal Herriko GoiMailako Musika Ikastegian, Donostian, Esteban Landarte irakaslearekin. Aldi berean, inprobisazioa ikasi zuen Lociuc Maillé eta Juan de la Rubia irakasleekin, baita musika frantsesaren errepertorioa ere Daniel Roth-ekin.

 

Hobekuntza-ikastaroak egin ditu irakasle hauekin: Axel Flierl (Alemania); Cristina Garcia Banegas (Uruguai); Ben van Oosten (Holanda); Christophe Mantoux (Frantzia); Guy Bovet (Suitza); Leo van Doeselaar (Holanda); Ludger Lohmann (Alemania); Matteo Imbruno (Holanda); Vincent Thévenaz (Suitza) eta Wolfgang Zerer (Alemania).

 

2009 eta 2022 artean, Buenos Aireseko Santísimo Sacramento Basilikako musika sakratuaren organista titularra eta zuzendaria izan zen.

 

Irakasle katedraduna izan zen San Juan Unibertsitate Nazionalean, eta musika-hizkuntzako eta morfologiako irakaslea Buenos Aires hiriko “Ástor Piazzolla” Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan. 2020tik 2022ra bitartean, Radio Nacional Clásica irratian, Argentinan organoaren kultura zabaltzeari buruzko “Organistika” izeneko programa gidatu zuen.

 

Bere herrialdeko organo-kontzertista gisa, Colón Antzokian, Kirchner Kultur Zentroan eta Juan Victoria de San Juan Auditoriumean egindako aurkezpenak nabarmendu behar dira. Era berean, Uruguai, Brasil, Suitza, Espainia, Mexiko eta Estatu Batuetako areto eta tenpluetan errezitaldiak eskaini ditu, bakarlari gisa eta koru eta orkestra ospetsuekin.

 

2017an, “Alfonso Vega Nuñez” Moreliako Organoaren Nazioarteko 51. Jaialdia inauguratzera gonbidatu zuten, Koreako Paul Ghun Kim zuzendariarekin batera. 2018an, Patti Smith nazioarteko artistaren errezitaldiaren organista gisa parte hartu zuen,”Fondation Cartier pour l 'art contemporain” erakusketan, Buenos Airesko Kirchner Kultur Zentroan. Gaur egun, Donostiako San Sebastian Martiri parrokiaren organista da, eta Bilboko Abesbatza Elkarteko organo-irakasle.

 

EGITARAUA:

 

  • Johann Sebastian Bach (1685-1750)

Preludio en Sol Mayor, BWV 568

Amado Jesús, aquí estamos, BWV 730 & 731

Gloria a Dios en lo alto del cielo, BWV 715

 

  • Jan Pieterszoon Sweelinck (1562-1621)

Baile del gran duque, SwWV 319

 

  • Johann Gottfried Walther (1684-1748)

Concierto en si menor, LV 133 (sobre el concierto para violín en mi menor de Antonio Vivaldi, RV 275) :

I. Allegro

II. Adagio

III. Allegro

 

  • Alberto Ginastera (1916-1983)

Suite del Ballet “Estancia”,Op.8

II. Danza del trigo

 

  • Luis Urteaga (1882-1960) 

Allegro maestoso

 

  • Max Reger (1873-1916)

9 Piezas, Op.129

IV. Melodía en Si Mayor

V. Capricho en sol menor

 

  • Camille Saint-Saëns (1835-1921) 

7 Improvisaciones, Op.150

VII. Allegro giocoso

 

  • Louis Vierne (1870-1937)

24 Piezas en estilo libre,Op.31 

XVII. Lied

24 Piezas de fantasía,

Suite No.3, Op.54 VI. Carrillón de Westminster

 

Albiste guztiak