Seme-alaben autoestimua elikatzen izenburupean Nerea Mendizabal psikopedagogoak hitzaldi bat eskainiko du datorren ostegunean, martxoaren23an, 17:30ean, Kultur etxeko areto nagusian.Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago.
Hitzaldia TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.