pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Il prigioner superbo/La serva padrona” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
02
Ots
2023

“Il prigioner superbo/La serva padrona” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Otsailaren 8 eta 15ean, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bi zatitan.

Opera emanaldia izango dugu otsailean, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan, eta ohi bezala bi zatitan eskainiko da.

 

Il prigioner superbo(euskaraz, Gatibu harroputza) hiru ekitaldiko opera serioa da. Musika Giovanni Battista Pergolesirena eta libretoa Gennaro Antonio Federico italiarrarena, Gaspariniren La fede tradita e vendicata operarako Francesco Silvanik egin zuen libretoan oinarrituta. 1732ko urte bukaeran Napoli hirian izan zen lurrikararen ondoren, 1733ko inauteriak bertan behera geratu ziren eta Pergolesi musikariari Elisabetta Cristina Habsburgo enperatrizaren urtebetetzerako opera serioa egin zezala eskatu zioten. Opera hori 1733ko irailaren 5ean eskaini zen lehenengo aldiz Napoli hiriko San Bartolomeo antzokian eta urrian ere eskaini zen. Operan, Metalce godoen erregearen eta Viridate Danimarkako printzearen arteko lehia kontatzen da, Rosmene (Norvegiako printzesa zeinaren aita Metalceren gatibu den) printzesaren eskua lortzeko. Obra hori laster izan zen ahaztua, baina ez atsedenean antzeztu zen intermezzo komikoa, La serva padrona, bera bakarrik eskaini zenean izugarrizko arrakasta lortu zuena.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

Ikusi kartela

Albiste guztiak