Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Agenda 2030, joan den 2015eko irailean. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzailea da, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan giza garapena bultzatzeahelburu duena.
Agendak 17 helburu ditu (GJH), eta Euskadin 18. Helburu batekin osatu dira, non euskara aurreikusten den, guztiontzako etorkizun iraunkorra lortzeko.
Garapen Jasangarrirako Helburu horiek elkarri lotuta daude, eta aurre egin beharreko erronka globalak txertatzen dituzte, bost dimentsiotan oinarrituta: pertsonak, oparotasuna, planeta, parte-hartze kolektiboa edo lankidetza eta bakea.
Garapen Jasangarrirako Helburuak derri-gorrezkoak ez diren arren, Gobernu Taldeak berezkotzat hartzen ditu, eta gida gisa erabiltzen ditu udal-aurrekontua osatzen duten 29 udal-programekin bateratzeko.
Esteka hauetan, Legazpik Garapen Jasangarrirako Helburuei egindako aurrekontu-ekarpena jasotzen duten dokumentuak ikus daiteke. Dokumentu horretan ikus daiteke honako helburu hauek: 1. GJH (Pobrezia desagerraraztea), 16. GJH (Bakearen, Justiziaren eta Erakunde sendoak), 11. GJH (Hiri eta komunitate jasangarriak), 4. GJH (Kalitatezko hezkuntza) eta 3. GJH (Osasuna eta ongizatea), 2022rako aurreikusitako guztizko gastuaren % 80 direla.