Energia kontsumitzeko eta sortzeko modu berriak.
Energia sortzeko eta kontsumitzekomodu berri bateranzko trantsizioa abian da, eta norberak egin dezakeena ezagutzea funtsezkoa da fakturan aurrezpena lortu nahi bada. Horregatik, UGGASAk, eskualdeko Udalekin eta Merkataritzako Bulego Teknikoekin batera, merkataritzari eta ostalaritzari eta zerbitzu profesionalei zuzendutako tailer bat eskaintzen dizuegu.
Hurbileko eta konfiantzazko giro batean, energia-aditu batek azalduko digu nola ulertu kontsumo-datuak, fakturak, eta egungo merkatu elektrikoan gertatzen ari dena. Baita energia aurrezteko oinarrizko gakoakere. Animatu eta hurbildu zure faktura batekin, behar dituzun azalpen guztiak izan ahal izateko.
Horretarako, 3 tailler antolatu dira toki eta ordutegi ezberdinetan, hobekien datorkizuna aukeratzeko.
- Azaroak 3, osteguna, 9:30 - 12:00.
Kultur Etxea (ZUMARRAGA)
- Azaroak 3, osteguna, 14:00 - 16:30.
Kultur Etxea (URRETXU)
- Azaroak 10, osteguna, 14:00-16:30.
Kultur Etxea (LEGAZPI)
Ekintza hau Mankomunitateak sustatzen duen Urola Garaiko Jasangarritasun Energetitkoko Planean txertatzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren babesa du.
Aretoa hobeto antolatzeko, honako esteka honetan izena ematea eskertzen dizuegu:
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero:
- idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo
- deitu 943 72 52 16 telefonora.