2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera
Datu horren berri eman genuen joan den uztailean argitaratutako albistean.
Gaurkoan adinaren arabera jasotako erabilera-datuak emango ditugu.
Hauek dira adin-taldeak eta adin tarte horietan neurtu den euskararen erabilera:
Taldeak |
Adin-tartea |
Erabilera (%) |
Haurrak |
2-14 urte |
47,6 |
Gazteak |
15-24 urte |
48,3 |
Heldua gazteak |
25-44 urte |
42,0 |
Heldu nagusiak |
45-64 urte |
20,3 |
Adinekoak |
64tik gorakoak |
17,1 |
Helduen artean gazteak eta nagusiak bereizi dira azkeneko neurketan baina aurrekoetan ez zegoen bereizketa hori; beraz, aurreko neurketarekin alderatzerakoan batera hartu dira.
Eta zer ikusiko dugu datu horiek orain dela 5 urteko datuekin alderatzen baditugu? Ikus dezagun:
Taldeak |
Adin-tartea |
2016 (%) |
2021 (%) |
Haurrak |
2-14 urte |
49,1 |
47,6 |
Gazteak |
15-24 urte |
34,0 |
48,3 |
Helduak |
25-64 urte |
29,1 |
29,8 |
Adinekoak |
64tik gorakoak |
14,6 |
17,1 |
Bi datu azpimarratzekoak, bat oso positiboa eta bestea ez horrenbeste:
- Horrela, gazteak izan dira euskararen erabileran goraka nabarmen egin dutenak, 14 puntuko igoera bost urtetan. Hori ikaragarria da eta herriko gazteak zoriondu eta horrela jarraitzera animatu nahi ditugu.
- aldiz, haurren artean zertxobait jeitsi egin da erabilera, puntu eta erdi. Ez da jeitsiera handia baina joera bat adierazi dezake horrek eta beheranzko joera hori irauli beharrean gaude, euskarazko aisialdi eskaintza zainduz eta areagotuz.