Duela gutxi Obra-lantaldeak 2016ko ikuskaritza gainditu du eta joan den astean udaletxearen eraikinak txanda izan zen.
Eta ikuskaritza hori ere gainditu egin dugu, SGS kanpoko ikuskatzailearen aurrean ondorengo helburuak bete direla egiaztatu baitugu:
-
Elektrizitate kontsumoa jaitsi egin da, fotokopiagailuak gauean itzaltzeko sistema automatikoa ezarri delako eta komunetako korridoreetan presentzia detektoreak jarri direlako.
-
Herriko ekitaldi eta txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliz, 106 kg plastiko sortzea saihestu da.
-
Garbigunera eraman ordez, 35 ordenagailu gizarte-enpresa bati eman dizkiogu berrerabili ditzaten. Horrela, 245 kilogramo hondakin elektroniko Garbigunean ez ustea lortu da.
-
Paper kontsumoa %38 murriztu da
-