Izenemateak martxoaren 22ra arte
Datorren larunbatean, martxoak 25, Gynkana Laubide oinezkoentzako gunean egingo da.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan
Gazteria zerbitzuak antolatu eta Sorgintxulo taldeak gidatutako ekintza da.
Kaleko azken neurketaren arabera,
Laubide oinezkoentzako gunean euskararen erabilera ez da oso altua izan,
bertako erabilera ez baita %10era iritsi eta kalean, aldiz, %34tik gorakoa da.
Hori dela eta, aurten haurrak Sorgintxulorekin Laubiden arituko dira jolasean,
arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Zehazki, LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute;
alegia, aldez aurretik nork bere ikastetxeko idazkaritzan izena eman dutenek.
Izenematerako azken eguna, martxoak 22, asteazkena.
Gynkana, hain zuzen, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraitu,
taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte.
Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute,
eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.