Aurreko urteetan bezala, festetako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere.
Martxoaren 1ean, hasiko da aurten lan horretan arituko den Aloña Susaeta, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten. Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo telefonoz 636589675 zenbakira deituz.
Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:
- Orri osoa: 400€
- Orri erdia: 240€
- Faldoia: 135€
- Faldoi erdia: 70€
- Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.
Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin hasiko bada ere, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izango dituzu. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu, eta hiru programetarako izanez gero %20a.