Otsailaren 12an, igandea, 13:00etan Latxartegi Aretoan.
Araiako Musika Banda gaur egun German Maria Lanzadazabal Musika Elkarteko kide da eta XIX. Mendeaz geroztik dago dokumentatua banda bazela Araian.Adierazgarria da 1931an gertatua, bandak kideen erdiak galtzen ditu Legazpira lanera etorri zirelako. Hemen sortu suten Araia txaranga, Legazpi Musika Bandaren ernamuin izango zena.
1968an desagertu zenetik, 1987an berriz martxan jarri zen bitartean, Araia Txarangak mantendu zuen bizirik Araiako Bandaren beharra eta musikarekiko zaletasuna, bere saioekin.
Legazpin eskainiko duten egitaraua:
“Viva Araia” Gerardo y Virgilio Gonzalez de Langarika
(1917an engindakoa, 100. urtemuga)
“Baldorba” Benito Lertxundi
Arr.: Oscar de Esteban
“Dantzaldia” Arr.: Iñaki Urkizu
Biarritz
Katalintxu
Bizkaia Maite
“Jaialdia” Arr.: Iñaki Uzkizu
Guk Euskaraz
Maite maite maitia
Oh!, Peio Peio
Nere herriko nezkatza maite
“Sinatra in concert” Arr.: Jerry Newak
“Maestro Swing” Eric S. Hovi
“Araban Zehar” Kepa Pinedo Saintz
“Vals de Ejecución” Nicolás García
Gasteizko Ezberdinak Gatieroen laguntzarekin
Zuzendaria
Alfredo Markinez Aroztegi