pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Egutegiko urtarrileko txokoaren erantzuna Arriurdin edo Argindegi da
03
Ots
2017

Egutegiko urtarrileko txokoaren erantzuna Arriurdin edo Argindegi da

Halaxe ezagutzen ditugu: Arriurdineko etxolak edo Argindegiko etxolak

Etxola horiek Artzanburu tontorraren azpian daude eta Arriurdineko etxolak deitzen diegu Arriurdin tontorrerako bidean daudelako. Argindegiko etxolak ere esaten zaie, horietako bat Gabiriako Argindegi baserriko artzainak erabiltzen zuelako.

Arriurdinen gaur egun bi artzain-etxola daude. Horietako batean Tomas Telleria eta Maria Uzkudun artzain transhumanteak egoten ziren uda pasatzen. Tomas Gabiriko Argindegiko baserrian jaio zen eta, horregatik, paraje honi Argindegi izenez ere ezagutzen da.

Nola iritsi gaitezke etxola horietara?

Bi bide egin ditzakegu:

1.    Barrendiolako urtegitik gora Kataberako meatzetara doan bidea har dezakegu, hau da, Urbira doan bidea.  Jabondoko txabolak eta meategia pasatu ondoren eta Biozkornako muinora iritsi aurretik, ezkerreko bidea hartzen badugu, hantxe ikusiko ditugu txabolak.

2.    Brinkolatik Oarzurtzara doan bidea har dezakegu. Oarzurtzara iritsi ondoren, Zegamatik Arantzazura doan Biozkornako erromes bidea hartu behar dugu eta Arriurdineko txaboletatik pasatuko gara.

GPS koordenatuak:

X: 551840,28          Latitudea: 42º 58´58´´N

Y: 4759098,42         Luzera:      02º 21´51´´O

 

Planoa

Track-a

Albiste guztiak