Udalak Erroldaren ziurtagiria erraztu die,
2 eta 12 urte beteko duten haurren gurasoei
Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean
izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da,
2017/2018 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.
Hori dela eta, udalak bi urte beteta edo beteko dituen
seme-alaben gurasoei eskutitz pertsonalizatua bidali die,
herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa luzatuz,
baita ikastetxe bakoitzak aurreko astean antolatu zituen hitzaldien berri ere.
Horrezaz gain, errolda ziurtagiria erraztu zaie,
ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.
Bestaldetik, aurten lehen aldiz ere,
errolda agiria bidali zaie,
ikastetxe publikoan ikasten ari diren 12 urteko ikasleei.
Honen helburua da,
udalak matrikulazioa egiteko ezinbestekoa den dokumentazioa herritarrei erraztea.