pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pupu eta Lore aitona Manolorekin Eta Tomaxen Abenturak Latxartegi aretoan
22
Abe
2016

Pupu eta Lore aitona Manolorekin Eta Tomaxen Abenturak Latxartegi aretoan

Abenduak 27 eta 28, arratsaldeko 18.00etan

Abenduak 27 eta 28, arratsaldeko 18.00etan.

 

Udalak bi ikuskizun antolatu ditu,

haurrei eta familiei zuzenduta

Gabon egun hauetarako.

 

Horrela, arratsalde dibertigarriak

pasatzeko aukera izango dute,

abenduaren 27an

Pupu eta Lore aitona Manolorekin,

eta abenduaren 28an,

Tomaxen abenturak pailazoekin.

 

Bi ikuskizunak,

arratsaldeko 18.00etan izango dira,

Latxartegi aretoan.

Sarrerak 3 eurotan

takilan bertan salgai jarriko dira,

arratsaldeko 17.00etan.

 

“Pupu eta Lore, Haizearen herrira” ikuskizunaren sinopsia

Pupu eta Lore poz-pozik daude,

Aitona Manolo etorri baita bisitan,

bere gitarra, kantu eta jolasekin.

Gauza oso gutxirekin,

mundua dantzan jartzeko

kapaz da aitona Manolo:

musika eta irudimen apur bat.

Zer besterik behar da, ba,

egunerokotasuna magiaz janzteko?

 

Ikuskizun honek

Imanol Urbietaren kantuak

ditu oinarri:

haurrek eta aitona-amonek

elkarrekin jolas egin dezaten

propio sortuak.

Horiez gain,

lehendik ere ezagunak diren

Imanolen beste kanta batzuk ere

gozatu ahal izango ditugu.

Xabier Zabalak landu,

egokitu eta jantzi ditu doinuok.

 

“Hiru ipuin hamaika irri” ikuskizunaren sinopsia:

 

Tomax eta Muxugorri,

liburutegira joango dira.

Ez dakite irakurtzen.

Horregatik ume bat aukeratuko dute,

beraiek gustuko duten ipuinak kontatzeko.

Gero, bere erara antzeztuko dute.

“Txanogorritxo”, “Lau txerritxo”,

“Hamelingo Txirulari””

barrea eragiteko erabiliko dugu.

Ondo pasatzeko.

Dibertitzeko.

 

Hori baita helburua.

Obrak, familiarrak dira,

gurasoak primeran pasatzen dutelako.

Sortzen direnean

ere beraietaz gogoratzen direlako.

 

Antzezlanetan ikuslegoa da protagonista.

Umeak ateratzen dira istorioetan parte hartzera.

Baita gurasoak ere.

Eta kantatzen dute , eta dantzatzen dute.

 

Pupu eta Loreren kartela

Tomaxen abenturaken kartela

Albiste guztiak