pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

50 urte Legazpi euskalduntzen

Erakusketa azaroaren 28tik abenduaren 2ra egongo da ikusgai Kultur etxean

Izen horrekin erakusketa antolatu dute Udalak, herriko ikastetxeek, Udal Euskaltegiak, bertso eskolak eta ZingiZangok elkarlanean.

Azaroaren 28tik abenduaren 2ra egongo da ikusgai Kultur etxean eta aste horretako ekintzen artean euskara eskola irekia asteazkenean eta bertso eskola irekia ostiralean izango ditugu.  Asteari amaiera emateko abenduaren 3an kafe-solasaldia antolatu da eta, bertara, Itziar Ituño aktorea etorriko da. Azaroaren 28a baino lehen, izena eman behar da euskaltegian, bertan parte hartzeko. 

 

Aste osoko egitaraua

Kafe-solasaldian, euskara erabiltzeko ohitura dutenak eta ez dutenak euskaraz hizketan jarriko dira eguneroko gaiei buruz (telebista, oporrak...). Abenduaren 3an, 17:00etan izango da hori. Ordubete inguru iraungo du eta, ondoren, Itziar Ituñoren esperientzia entzungo dute. Itziar duela hogei urte euskaldundu zen eta, gaur egun, lanik gehienak euskaraz egiten ditu. Ezaguna da Goenkalen ertzain-buruaren papera egin zuelako edo Loreak filmean parte hartu zuelako, besteak beste.

Kafe-solasaldian parte hartzeko izena eman beharko da, azaroaren 28a baino lehen euskaltegian. Deitu (943731167) edo idatzi (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) bertara.

Albiste guztiak