Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren obrak direla eta,
astelehen honetan, hilak 21, arratsaldeko 17.30etik 19.30era,
Kultur etxean eskainiko da BILUZIK MUNDURA,
sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua.
Aurrerantzean, abenduaren 19tik aurrera, Gazte-txokoan eskainiko da,
baina egun batzuk lehenago beti gogoratuko dizuegu.
Dakizuenez, Urola Garaiko Berdintasun arloak eskaintzen du zerbitzu hori,
Legazpin, hileko hirugarren astelehenetan.
Sexualitatearen inguruan dituzun zalantzen inguruan galdetu dezakezu.
Baita harremanei buruzko dudak argitu ere.
Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzean
galduta sentitzen bazara, laguntza jaso dezakezu.
Biluzik Mundura zerbitzuan banan-banako arreta;
atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,
eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.
Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,
laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.
Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,
adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,
sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.
Hona hemen beraien posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Sare sozialetan ere aurkituko dituzu.