Legazpiko Erraizabal baserriak aipatu gaztaren jaialdian parte hartu dutenen bisita jaso du. Guztira, nazioarteko 50 dastatzaile hurbildu dira goizean eta leku desberdinetako jatorrizko deituren 60 bat ordezkari arratsaldean. Horiek gainera, artzain-txakurren erakusketa eta Mirandaolako burdinola ikusteko aukera izan dute.
Jaialdiaren barruan, eta “World Cheese Awards” izeneko sarian, Idiazabal jatorrizko deitura duten Legazpiko Erraizabal eta Makatza baserriko gaztek munduko 3000 gazta baino gehiagorekin lehiatu dute. Aurreko edizioetan, Makatza baserriko gaztak urrezko domina ekarri zuen Legazpira 2011n eta bion artean hainbat zilarrezko eta brontzezko dominak jaso dituzte.