Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan. Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko erakusketa-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.
Hiru txoko egongo dira hiru adin-tarte desberdineko haurrentzat:
- 3-5 urte bitartekoentzat
- 6-8 urte bitartekoentzat
- 9 urtetik gorakoentzat
Txoko horiek Kultur etxearen sotoan dagoen Gazte-txokoan egokituko dira eta bertara zuen seme-alabekin joatera gonbidatzen zaituztegu.
Eguna: azaroaren 21ean, astelehena
Tokia: Gazte-txokoa (kultur etxea)
Ordutegia: 17:30etik 19:30era