18:30etatik 20:00etara Udaleko Batzar Aretoan.
Foroaren aurtengo azken saioan fokua Legazpiko baso publikoen kudeaketan jartzea proposatzen dizuegu.
Izan ere, Legazpiko basoen kudeaketa iraunkorrerako plan berriaidazteko lanak abiatu diren honetan, interesgarria iruditu zaigu:
1. Agenda 21eko Foroarekin partekatzea:
· Basoen kudeaketa iraunkorrerako plana zer den eta zertarako balio duen.
· Legazpiko baso publikoek zer ezaugarri dituzten.
· Kudeaketa plan berrirako zein iraunkortasun irizpide planteatzen diren.
2. Jarraian horrekin guztiarekin udalerriko 3 eremu zehatzetan jarduteko alternatiba egokienak eztabaidatze aldera: Lakiola, Arraseta eta Trikutxeta