Legazpiko Udalak hautaketa-prozesu bat jarri du martxan Liburutegiko laguntzaile eta Kulturako administrari plazan eman den hutsunea betetzeko.
Presazko gaia dela eta hautagaiak biltzeko zailtasunak daudela kontuan izanik, Udalak Lanbidera jotzea erabaki zuen eta eskabideak berak kudeatzea eskatu zuen. Guztira, 193 pertsonek aurkeztu dute eskaera eta 11 izan dira aurrez hautatuak izan direnak. Horiei telefonoz deitu zaie eta urriaren 17an eta 18an elkarrizketak egingo zaizkie Kultur etxean.
Elkarrizketa horiek hautaketa-prozesu hau burutzeko Udalak azpikontratatu duen Attest enpresak egingo ditu.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzeko interesa agertu duten pertsona guztiei.