►Zer esan nahi du "Ikusmen murriztua dut" esaldiak?
Ikusmen-zailtasun larriak ditudala esan nahi du.
Oraingoz ez dago tratamendu edota ebakuntzarekin hobetzerik.
Eguneroko jardueretan ikusmen-zailtasunak ditut.
►Ez zaitez harritu baldin eta ….
- Oso astiro ibili edota bat-batean gelditzen banaiz.
- Zurekin gurutzatzean albo batera egiten ez badut.
- Tupust egiten badut.
- Zu ezagutu arren, agurtzen ez bazaitut.
- Laguntza eskatzen badizut.
►Nola lagundu diezadakezu?
- Ulertuz.
- Alboratu eta lekua eginez.
- Zuk zerorrek agurtuz.
- Laguntza behar ote dudan galdetuz.
►Zalantza guzti hauen erantzunak bideo honetan ikusgai
►Informazio gehiago: http://tengobajavision.begisare.org/eu/
#IkusmenMurriztuaDut