Urteak dira Legazpiko Udalak 80 urtetik gorako pertsonentzako bazkaria antolatzen duela. Hasiera batean, Gizarte Zentroan egiten zuten, baina toki faltagatik, Urbeltz pilotalekura lekualdatu ziren. Orain artean, azaroan egin izan da, baina eguraldi kaskarra dela tarteko eta adineko pertsonak hotzak egon ez daitezen, irailera aurreratzera erabaki du Udalak, eta Agorreko Santikutzetako programaren baitan txertatzea.
Hala, irailaren 12an izango da, ostirala, eta hil horren lehenengo egunetik aurrera eman ahal izango dute izena, Gizarte Zentroan, interesa duten pertsona guztiek.