pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Latxartegi plazaren inguruaren etorkizuna elkarrekin irudikatzeko prozesua martxan jarri da
23
Urr
2024

Latxartegi plazaren inguruaren etorkizuna elkarrekin irudikatzeko prozesua martxan jarri da

Hurrengo asteetan herritarrei zuzendutako batzar ireki bat antolatuko da

 

Legazpiko Udalak Latxartegi plazaren ingurua berriz urbanizatzeko proiektua gauzatu nahi du. Plazaren gaur egungo diseinua duela 30 urte inguru garatu zen. Hiriko traman lotura elementu gisa garrantzia handia du, bai inguruko auzoak artikulatzeko eta baita plazan bertan dauden ekipamendu ezberdinen osagarri modura. Hala ere, igarotze elementu gisa paper garrantzitsua jokatzen badu ere, egoteko espazio modura gehiago erabiltzea eragozten duten ezaugarri asko ditu. Gainera, irisgarritasun eta segurtasun baldintzak ez ditu egoki betetzen.

 

Hau guztiagatik eta inguru osoaren indarguneak kontutan hartuta, plaza berriz urbanizatzeko proiektuak bere erabilera areagotzea bilatu beharko du eta herriak gaur egun dituen behar eta erronkei erantzungo dien diseinu egoki bat trazatzea.

 

Horretarako lehen pausu gisa, plazaren diseinurako herritarren ahotsa kontutan hartuko duen parte-hartze prozesu bat abian jarri du Udalak, Latxartegi plazaren inguruaren etorkizuna elkarrekin irudikatzeko baliotzeaz gain, obren proiektua definitzeko oinarria izango dena. Prozesu hau Juntura Kooperatibak gidatuko du.

 

Prozesuaren ibilbideak hainbat fase ditu. Behin prozesuaren nondik norakoak diseinatuta, arlo ugaritako udal teknikariekin eremuaren analisia egin da eta plazaren etorkizuneko konfigurazioaren lehen proposamen-zirriborroa marraztu du Junturak. Momentu honetan eremuko talde eragileekin saio espezifikoak egiten ari dira plazaren izaera, zein erabilerak definitu eta lehen proposamenaren gainean ekarpenak jasotzeko. Talde espezifiko horiek dira: inguruko ekipamenduetako arduradunak, pertsona nagusiak, nerabeak, emakumeak eta eremuko biztanleak, garajeen jabeak, zein negoziotako arduradunak.

 

Hurrengo asteetan batzar ireki bat antolatuko da herritar guztiekin aurreko faseetan landutako proposamena kontrastatzeko eta hau aberasteko ekarpenak jasotzeko.

 

Behin ekarpen guztiak jasota, emaitza herritarrei aurkeztuko zaie berriz ere. Emaitza hori izango da Latxartegi plazaren ingurua berriz urbanizatzeko proiektua idazteko oinarri gidari bezala erabiliko dena.

 

 

Albiste guztiak