Burdinola Elkarteak herriko ondarearen zabalkundean jarraitzen du etenik gabe. Hala erakusketa honekin legazpiar jatorria duen Ignacio Agirre Montegiren bildumara argazki berriak gehitu dituztela eta Gorka Salmeron Murgiondo, elkarteko kide eta argazkilariak, erakusketa berri hau prestatu eta jendaurrean ikusgai jarri dute.
Argazki gehienak ezagunak badira ere, multzo nagusia 2006. urtean egindako kopiak dira, 2021. urtean berreskuratutako materialarekin eta ahaide batek 2023an partekatu zituen zenbait irudirekin osatu da.
Erakusketaren irekiera ekitaldia urriaren 25ean, ostirala, 19:00etan egingo da, Ignacio Agirre Montegirern ahaideak bertan direla.