Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak musika-grabazioak egiteko diru-laguntzak aterata dituela gogorarazten du.
Diru-laguntzen helburua musikari legazpiarrei euren grabazioa argitaratzen laguntzea da. Horretarako laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke. Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute. Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek, eta euskaraz sortutako grabazioek.
Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko, Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).
Udalak 15 urtetan, 21.067,08 euroko diru-laguntzak eman ditu 26 musika lan ezberdin aurrera eramateko. Bataz besteko diru-laguntza kopurua lan bakoitzeko 810,27 eurokoa izan da.