pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko diru-laguntzak
20
Ira
2024

Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko diru-laguntzak

Dirulaguntzak argitaratu dira. Aurten 20.000 €-ko aurrekontua du guztira.

 

 

Aurten 20.000 €-ko aurrekontua du guztira.

 

Kontzeptu hauek lagundu daitezke diruz:

 

Diru-laguntza LERROA

Diru-laguntzaren ZENBATEKOA

  1. Dirulaguntzaren lehen lerroa merkataritza-lokalak berritzearen ondorioz egindako inbertsio eta gastuei aurre egiteko izango da, bai eta jarduera garatzeko behar diren ekipoak eta makinak erosteko ere.

Inbertsio eta gastu onargarriaren

%80ra arte.

Gehienez: 2.000 €

  1. Dirulaguntzaren bigarren lerroa enpresa-ekimen berri bat abian jartzeko edo lehendik dagoen negozio bat eskualdatzeko egin beharreko hasierako gastuei aurre egiteko izango da.

 

Eskaera egiteko epea: irailaren 20tik urriaren 31 arte, 15:00etan.

 

Deialdia eta oinarriak 

Izapiderako sarbidea

Zalantzak:

  • Aurrez aurreko arreta udaletxean. Hitzordua eskatzeko, deitu mesedez telefono honetara: 943 73 70 30 luzapena: 283.
  • Susana Torregaray, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.,

 

Online tramitazioa:

Dirulaguntza eskaera pertsona juridikoek derrigorrez egoitza elektronikotik tramitatu behar dute; fisikoek aldiz Haz-en ere egin dezakete, baina guztiok animatzen zaituztegu bide telematikoa erabiltzea.

 

Honetan laguntzeko datorren astean Kultur Etxean formakuntza saio bat eskaintzen dizuegu zalantzak argitu eta bide hau eroso erabili ahal izateko.

 

Interesa duenak idatz dezala korreo bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera eta zehaztuko dugu eguna eta ordua.

Albiste guztiak