Brinkolako San Agustin jaiak asteazkenean, hilak 28, hasiko dira auzoan eta ostirala eta larunbatean ekintzekin jarraituko dute. Urte berezia dugu aurtengoa, Brinkolan 1974an ospatutako jaialdiaren 50. Urteurrena ospatzen baitute auzotarrek, beraz, ekintza bereziak ere aurrera eramango dira honen inguruan.