Abuztuaren azken astean, abuztuaren 26tik 30era bitartean, herritarrek euren postontzietan jasoko dute udalak prestatu duen 2024-2025 ikasturteko ikastaroen gaineko eskuliburua.
Eskuliburuan jasotzen dira Udalak berak, herriko elkarteek udalaren eskariz edo/eta herriko elkarteek beren kabuz antolatu dituzten ikastaroak. Informazioa bost ataletan sailkatuta dago: Gizartea, Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Kirola. Eskaintza handia da eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
Kasu batzuetan, izen-ematea datozen egunetan egin beharko da; besteetarako berriz, plazak baldin badaude, urtean zehar egiteko aukera egongo da.