Kalean dira Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak grabazioak egiteko ateratzen dituen diru-laguntzak.
Diru-laguntzen helburua musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da. Horretarako laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke. Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute. Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek, eta euskaraz sortutako grabazioek.
Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko, Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).
Udalak 15 urtetan, 21.067,08 euroko diru-laguntzak eman ditu 26 musika lan ezberdin aurrera eramateko. Bataz besteko diru-laguntza kopurua lan bakoitzeko 810,27 eurokoa izan da.
Diru-laguntza behin jaso duten taldeak honakoak dira:
- Hartu arte (2010)
- Yerko Ortiz (2011),
- Doinua Musika Eskolako Big Band (2012),
- Vancouver (2013),
- Deaf Squad (2013),
- Iñaki Gurrutxaga (2016),
- The Nekrobabies (2018)
- Insanos (2021)
- Butch (2021)
- Goiz Deia Txistulari taldea (2023)
- Loak (2023)
Bitandiru-laguntza jaso duten musika-taldeak, honakoak dira:
- Elbereth (2009 eta 2017),
- D-Pintxos (2012 eta 2014),
- Alaitasuna Errondaila (2014 eta 2017),
- Elustondo (2015 eta 2019),
- John Dealer & the Coconuts (2018 eta 2020)
- Anker (2021 eta 2023)
Eta hirutan diru-laguntza jaso duen musika-taldea bakarra dugu:
- One Way Rock (2013, 2017 eta 2022).
► Grabaketarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura: