Jardueren ate irekiak irailak 2-5 izango dira, aurretik izena eman beharko delarik
Irailaren 2an emango zaio hasiera 24/25 ikasturteari Bikuña kiroldegian eta lehenengo egunetan, irailak 2-5 (astelehenetik ostegunera), lehorreko kirol jardueren “Ate Irekiak” ospatuko dira. Bertara, aurreko ikasturtean parte hartu zutenak eta baita ikasle berriek ere parte hartzeko aukera izango dute.
“Ate irekiak” doakoak izango dira eta saioaz gain, jardueraren nondik-norakoak adierazi eta azalduko dira. “Ate Irekiak” ikastaroen ordutegian izango dira, beraz parte hartu ahal izateko aurretik izena eman beharko da, lekua egongo dela bermatzeko.
Ikastaro berriak
Orain arte izan ditugun ikastaroak mantentzen ditu Bikuña kiroldegiak eta hauetaz gain, ikasturte berriarekin batera, hiru ikastaro berri aurkezten ditu, hauetan guztietan izena emateko aukera zabalik dagoelarik, abuztuaren 25a arte (igandea).
Hiru ikastaro berriak ondorengoak dira:
- Matro-igeriketa
- Igeriketa haurrak 6-24 hilabete
- Stretching
Hauetaz gain, beste zumba klase bat ere gehitu zaio kiroldegiko eskaintzari.
Datorren ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea abuztuaren 25ean amaituko da (igandea). Ikastaroa beteko balitz zozketa bitartez osatuko dira taldeak; aldiz, lekua libre egonez gero, izena emateko aukera irekita mantenduko da. Lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean izena emanda zeudenak.
Irailaren 9an osatzen diren taldeekin hasera emango zaio 24/25 ikasturte berriari.
Izen emateak: 943 731 243 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbide elektronikoan.
IKASTARO GUZTIEN ORDUTEGIA HEMEN