Berrikuntza desberdinak aurrera eraman dira Mirandaolako parkean. Alde batetik, lau frakziozko zaborrontzi berriak kokatu dira gune desberdinetan: turismo bulego parean, frontoiaren ondoan (zaharrak kenduko dira), eta barbakoa egiteko gunearen ondoan.
Honetaz gain hiru merenderotan bankuak berritu egin dira eta barbakoa/parrila zaharrak kendu egin dira. Azken hauen ordez, gune berri bat eraiki da merenderoen erdialdean eta hiru barbakoa berri jarri dira, hauek gaurtik aurrera erabilgarri daudelarik.
Barbakoak erabiltzeko norberak bere parrila eraman beharko du. Gunea garbi eta txukun mantentzea eskatzen da, zaborra eta brasak jasoz hurrengoak ere dena txukun topatu dezan. Gozatu Mirandaola!