Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7:30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino.
Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Ama birjinaren iturrian salda eta txorizoa egongo da eta. Eguerdiko 12.00tako mezara joan nahi dutenentzat, 10:30tan izango da autobusa Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen autobus geltokitik irtengo delarik.
Herri bazkaria, Arantzazuko Santutegian egingo da eta bueltan etortzeko autobusa 17:30etan izango da. Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.