Gaur goizean Gobernu taldeko kideek 2023-2027 Kudeaketa Planaren berri eman dute. Kudeaketa Plan honen bidez, 2023ko ekainetik 2027ko maiatzera bitartean legegintzaldi honetan izango dituen jarduera politikoko ildo nagusiak ezagutzera eman nahi ditu, pertsonak ardatz dituen misio batekin, etorkizuneko ikuspegi batekin eta konpromiso-balio sendo batzuk errespetatuz.
Plan hau horretarako konkretuki izendatutako koordinazio-talde baten parte-hartzearekin egin da. Lantalde hori Gobernu Taldeak eta arloko koordinatzaileek osatu dute, eta udal-arloetako teknikariek ere ekarpenak egin dituzte.
Plana hiru multzo handitan egituratuta dago, modu planifikatu eta koherentean, udal-antolaketaren arabera: Antolaketa, Lurraldea eta Herritarrak. 10 helburu estrategikori erantzuten zaie, 46 ekintza hedatuz. Ekintza horiek dagozkien kronogramekin, arduradunekin eta finantza-kuantifikazioarekin definituta daude.
Planaren gobernantzari dagokionez, Gobernu Taldeak aurreikusitako ekintzen aurrerapenaren jarraipena egingo du hilero. Eta gardentasunarekiko konpromiso irmoaren arabera, legegintzaldia amaitzean 2023-2027 Kudeaketa Memoria bat aurkeztuko dugu, ezarritako helburuen betetze-maila zehaztuko duena.
- Ikusi aurkezpen bideoa:
- Ikusi kudeaketa planaren laburpena: