Gaur, uztailak 15, Barrendiolako urtegian elkartu gara Naturzaindiako naturzaleekin batera saguzarrentzako gordelekuak jartzera. Europak babestutako animalia honek ur inguruak ditu maite baina gaur egungo zuhaiztiak, landaketen ondorioz, ez dira nahikoa zahartzera iristen eta gordeleku naturalak falta dituzte. Hori dela eta gordelekuak jarri ditugu, Naturzaindiakoen azalpen interesgarriak jasoaz eta Irailean “saguzarraren gaua” antolatuko dugu animalia liluragarri honi buruz gehiago ikasteko.
Gainera, jarduera honetan, UZTALAI udalekuetako haurrak laguntzaile izan ditugu, naturan gozatuz eta animali hauen bitxikeriak ikasiz.