pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bat egin WORK it OUT 2024rekin
12
Uzt
2024

Bat egin WORK it OUT 2024rekin

Milaka dantzari, ondare industriala duten 32 leku, Europako 11 herrialde, dantza-ekitaldi handi bat

 

Datorren irailaren 8an, "WORK it OUT" nazioarteko dantza-ekitaldia egingo da, Industria Ondarearen Europako Ibilbidea izeneko elkarteak (ERIH www.erih.net) antolatuta.

"WORK it OUT" ekitaldia urtero egiten da 2018tik. Bertan, Europako 15 herrialdetako 3.500 dantzarik baino gehiagok koreografia bera interpretatzen dute industria-ondare garrantzitsuagatik nabarmentzen diren hainbat tokitan.

WORK it OUT-aren helburua industria ondarearen garrantzia zabaltzea da. Aurten, Legazpik ospakizun horrekin bat egin nahi du, gure ondarea munduari erakusteko: Mirandaola, Chillida Lantokia eta Legazpiko beste hainbat gune interesgarri.

 

WORK IT OUT-ren aurreko edizioetako bideoak ikusi

 

 

Nola parte hartu: 

 

1_Koreografia ikastea

Parte hartzera animatzen direnek koreografia erraz bat ikasi beharko dute. Horretarako, bideo tutorial hauek daude:

 

ERIH WORK IT OUT 2024 – DANTZA TUTORIALA

ERIH WORK IT OUT 2024 - EL BAILE

 

2_ Entseguetara joatea

Uztailaren 15ean arratsaldeko 17:30etan ikastolan egingo den lehenengo entsegura joan behar da.

 

3_ Bideoaren grabazioan parte hartzea

Ondoren, bideoa grabatzeko data bat adostuko da.

Bideo hori sare sozialetan zabalduko da, beste herrialde parte-hartzaile batzuetako bideoekin batera, irailaren 8an.

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!

 

Koreografia oso erraza da, eta oso polita izango litzateke adin guztietako herritarrok, Legazpi modu honen bidez mundura zabaldu ahal izango bagenu.

 

Etor zaitezte entsegura UZTAILAREN 15ean, 17:30ean, IKASTOLAN!!

 

 

Albiste guztiak