Hondakin organikoak konpostagailuaren barruan utzi eta bertan aurkituko den material lehorrez estali besterik ez da egin beharko.
Gainerako eginbeharrak, hau da, hondakinak iraultzea, mantentze-lanak, jarraipena,…, Sasieta Mankomunitateko teknikariek egingo dituzte.
Konpostagune horiek aspalditik zeuden Legazpin ezarrita, baina orain zerbitzu berri bat eskainiko da horien funtzionamendua hobetzeko, legazpiarrek beren hondakin organikoak modu eroso, higieniko eta seguruan uzteko aukera izan dezaten:
Informazio gehiago jaso eta prozesua bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, konpostaguneetan egingo diren bileretara etortzera gonbidatzen zaitugu:
Ekainaren 19an (asteazkena)
- 17:00etan, URTATZAko konpostagunean
- 18:00etan, SANTIKUTZeko konpostagunean
- 19:00etan, PLAZAOLAko konpostagunean (pilotalekuaren atzealdean)
Ekainaren 20an (osteguna)
- 17:00etan, ITXAROPENeko konpostagunean
- 18:00etan, PLAZAOLA/AIZKORRIko konpostaguenan
- 19:00etan, BIKUÑAENEAko konpostagunean
Anima zaitez! Komunitateko konpostajea eginez espazio bat, jarduera bat eta ingurumena zaintzeko interesa partekatu ahal izango dituzu auzoko bizilagunekin.