San Inazioko ur-parkearen obrak amaitzear daudela, azken egunetan lapurreta bat gertatu da bertan. Argindar kablearen 50 metro ostu dituzte, honek obratan eragina izan duelarik, lanak luzatuz.
Egin beharreko konponketak Udaleko brigadak aurrera eraman ditu, ahalik eta azkarren egiteko asmoz; hala ere, langileen lan orduaz gain, material berriaren kostua ere Udalak bere gain hartu behar izan du. Dagokion salaketa jarri da dagoeneko.
Herritarren batek gertakizun honen inguruko informazioa izango balu jarri Udaltzaingoarekin harremanetan
- Udalerritik bertatik: 092
- Kanpotik: 943 10 96 62