Legazpin Ezpata Dantzarien erreferentziak XVII. mende hasierakoak dira. Ondorioz dantza hau gure herrian, XVI. mendeaz geroztik dantzatua izan dela uste dugu.
El 9 de junio de 1624el ilustre hijo de la villa, D. Gregorio López de Lazarraga, de la Casa Elorregi de Telleriarte, hizo una donación de 200 reales anuales para la institución del Día del Corpus.
- A Francisco de Oñativia de la Costa de 17 que danzaron la danza de espadas el día del Corpus y de los tamborines, atabalero, cachidiablo y bobo: 6 dcs
- A Joanes de Zanguitu, guión de la danza, por zapatos: 4 rls
Hau da Legazpiko artxiboetan aurkitu den Legazpiko Ezpata Dantzaren lehenengo erreferentzia zehaztuena.
Bertan ezpata-dantzarien kopuruaz gain gaur egun Legazpin galduak dauden baina Euskal Herriko herri ezberdinetan mantentzen diren bi pertsonaia agertzen dira: “Katxidiabloa” eta “Boboa”. Hauek izaera barregarria duten bi pertsonaia dira, dantzariei beren emanaldietan laguntzen dietenak.
Erreferentzia honetatik pasa diren 400 urteetan Legazpiko Ezpata Dantzak aldaketak izan ditu, dantzari kopuruari dagokionean, parte hartzen duten pertsonaietan eta baita dantzatzen den koreografian ere.
Tradizioa, gure arbasoetatik jasotako ohiturak dira, garaian garaiko egoetara egokituak. Honen ondorioa gaur egun dantzatzen dugun Legazpiko Ezpata Dantza dugu.
2024ko ekainaren 9an Sustraiak Dantza Taldeak Euskal Herria plazan, orain dela 400 urte egin zen bezala, Legazpiko Ezpata Dantza dantzatuko du.
Hemendik 400 urtera Legazpiko Ezpata Dantza dantzatzen jarraituko al da? Sustraiak Dantza Taldea saiatuko da hala izan dadin.