pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzeko datu meteorologikoak Legazpin
05
Eka
2024

Maiatzeko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 13,16ºC-koa izan da

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datu horien arabera, maiatzean 133,80 litro erori dira, eta 2013az geroztik euri gehien egin duen maiatza izan da. 1946tik, batez bestekoa 113,94 l-koa da; beraz, batez bestekoa gainditu da.
Urteko metatua 695,90 litrokoa da; 2023an 543,80 litro bildu ziren, hau da, 150 litro gutxiago. 2019tik izandako euri-daturik altuena da.         
Horrela, maiatzean 19 egunez euria egin du eta 11 egunez ihintza izan dugu; lainoa izan da egun batean. Gehieneko tenperatura 28ºC-koa izan zen maiatzaren 10ean; minimoa, aldiz, 3.5ºC-koa izan zen maiatzaren 1ean. Martxoko batez besteko tenperatura 13,16ºC-koa izan zen, maiatzeko batez besteko tenperatura (14,02º) baino baxuagoa, eta 2020tik 14,21ºC-tan kokatzen da.            
2023an, maiatzeko batez besteko tenperatura 14,06 ºC-koa izan zen; eta 2022an, 16,14 ºC-koa.


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

 

Legazpiko klimatologiari buruzko datuak (1946tik)

Legazpi datuetan- iturria: EUSTAT

 

Albiste guztiak