pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ENERGIA FESTA Legazpin
04
Eka
2024

ENERGIA FESTA Legazpin

Ekainaren 7an goizean, Plazaolan

 

2030 Eskolako Agendan parte hartu duten Urola Garaiko ikastetxeak antolatuta, datorren astean Energiaren Festa ospatuko da: ostegunean, hilak 6, Urretxun eta Zumarragan; eta ostiralean, ekainak 7, Legazpin.

Legazpin, Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabalgo ikasleek hainbat jarduera egingo dituzte legazpiarrak energiaren inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko: informazio-panelak, txapak eta imanak, ... Eguzki-energiaz sortutako musikaz eta eguzki-sukalde parabolikoekin egindako pintxoez ere gozatu ahal izango dugu.

Festa honetara herriko merkatariak eta UGLE eskola ere batu dira. Merkatariek hurbileko merkataritzaren onura energetikoak azalduko dituen informazio panel bat erakutsiko dute eta, UGLEk eguzki plaka fotovoltaikoak eta aire-sorgailu txiki bat ekarriko ditu herrira.

Azkenik, Legazpiko Tokiko Energia Komunitatea (TEK Legazpi) ere bertan izango da. Teknikari espezialistak egongo dira energia-komunitate horren funtzionamenduari buruzko informazioa ematen. Nahi izanez gero, izena eman ahal izango da Legazpiko Tokiko Energia Komunitateko kide izateko.

 

Eguna: Ekainak 7
Ordutegia: 9: 30etik 12:30era
Lekua: Plazaola

 

Legazpiar guztiak  gonbidatuta zaudete! Animatu, zuen zain izango gaituzue.

 

Hau da ikasleek egiten dizueten gonbidapena

 

Albiste guztiak